
KutxaBankek ez du auzoko sukurtsala berriz irekitzeko gogorik, ez zaielako sudurraren puntan jartzen.
Hori gutxi balitz, haien irudia zuritu nahi dute, MONEDA-BASERRIAN adinekoentzako ikastaro batzuk eskainita, KUTXAZAINAK ERABILTZEN ETA DENA INTERNET BIDEZ EGITEN ikas dezaten. Hau da, traba egiteari utz diezaioten.
Gainera, “programa” hau Donostian abiaraziko den lehen auzoa (aitzindaria!) Bidebieta izango dela adierazi dute.
Oso lotsagabea izan behar da, adinekoen eskaerei ez erantzuteaz gain, beren burua horrela ongile modura aurkezteko.
BESTETIK.

Donostiako Udala luzamendutan dabil eta ez du KULTUR ETXEA edukitzeko herritarren aldarrikapena begi onez ikusten. Haien arabera, auzo berriek ere kultur etxeak behar dituzte, besteok baino gehiago. Agian ongi pentsatu beharko dugu hurrengo udal hauteskundeetan botoa eman aurretik.
Dena den, Donostia Kulturak gure auzoan kultur etxea irekitzearen aukera aztertuko omen du.
Laster sinadurak biltzeko kanpaina jarriko dugu martxan, bide ezberdinetatik. Zuen laguntza eta elkarlana ezinbestekoak izango dira.
Bidebietak beste auzo guztiek bezala Kultur etxea izateko eskubidea du!